Ugao-Miraballesko udako igerilekuak irekita
Udako igerilekuak Arandian irekita daude dagoeneko Ugao-Miraballeseko udalak jakinarazi duenez. Igerileku hauek ekainaren 15etik irailaren 15era izango dira martxan. Aurtengo uda denboraldian, 500 lagunentzako maximoa ezarri da, eta guneko ordutegia astelehenetik igandera, 11:00etatik 20:30era izango da, 19:45ean itxiko dituztelarik igerilekuak.
Prezioak eta abonamenduak
Guztira, sarrera normalek 8 euroko prezioa izango dute, eta 7 euroko prezioa izango dute adin txikikoek eta adinekoek. Abonamenduak ere eskuragarri daude, polikiroldegian eta igerilekuetan bertan eros daitezke. Ugao-Miraballeseko udalak, halaber, 946 480 507 telefono zenbakia jarri du eskuragarri, igerilekuen inguruko galderei erantzuteko.



