Galdakaoko Udalak eskola-materiala erosteko dirulaguntzak abiarazi ditu
Galdakaoko Udala martxan jarri berri du, datorren ikasturteari begira, eskola-materiala erosteko dirulaguntzen deialdi berri bat. Laguntza hauek herriko familiei zuzenduta daude, eta helburua familiak babestu eta merkataritza lokalaren erosketak sustatzea da.
Eskabideak ikasturte hasieran, irailean, aurkeztu ahal izango dira, eta ekainaren 1etik aurrera Galdakaoko saltokietan egindako erosketak diruz lagunduko dira. Garrantzitsua da, beraz, data horretatik aurrera egindako erosketen fakturak gordetzea, eskabidea egin aurretik entregatu beharko baitira.
Dirulaguntzak, gehienez, 140 eurokoak izango dira ikasle bakoitzeko eta 350 eurokoak familia bakoitzeko, familien diru sarreren arabera. Deialdi hau Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen gurasoen eta tutoreen mesedetan da.
Laguntzak eskatzeko epea irailaren hasieran irekiko da eta lagunduko diren materialen artean amantalak, teknologiako materialak, koadernoak, eta kalkulagailuak aurkituko dira. Hala ere, betaurrekoak, ikasliburuak eta arropa ez dira diruz lagunduko.
