Sopelako Udalaren Ekintza Plana
Sopelako Udalak Sopela Lagunkoiaren diagnostikoa aurkeztu du, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta adin guztietako pertsonentzat ingurune atseginagoak sortzeko helburuarekin. Diagnostiko honek udalerriaren indarguneak, beharrak eta hobekuntza-aukerak jasotzen ditu.
Diagnostikoa parte-hartze prozesu zabal baten emaitza da. Bertan, 14 eta 87 urte bitarteko 400 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute inkesten, bileretan eta tokiko eragileekin egindako saioen bidez, eta guztira 98 hobekuntza-proposamen identifikatu dira.
Azterketa hiru lan-eremutan antolatu da: espazio publikoak eta eraikinak, garraioa eta sozializazioa. Arlo horietan egindako hausnarketek etorkizunerako erronka eta aukera berri asko identifikatzeko balio izan dute.
Diagnostikoaren aurkezpena ekainaren 3an izan zen, Lagun Artea Jubilatuen Etxean. Bertan, hainbat autoritate izan ziren: Marta Moreno, Euskadi Lagunkoia Berriako Bizkaiko koordinatzailea; Arantza Bilbao, Sopelako Udaleko Berdintasun, Gizarte Ekintza eta Gazteria zinegotzia; eta Iranzu Oria, prozesuaren dinamikaren ardura izan duen Bizipoz kooperatibako ordezkaria.
Orain, diagnostikoaren ondorioak Sopela Lagunkoiaren Ekintza Plana diseinatzeko oinarri sendoa izanen dira, horrek lehentasunak eta jarduera-ildoak zehaztuko ditu. Udalak herritarren parte-hartzea funtsezkoa dela nabarmendu du, eta etorkizunean elkarlana eta elkarrizketa bultzatzen jarraituko du.
