Udal hilerriko hobetze lanak
Ugao-Miraballeseko udalak hilerriaren egoera hobetzeko lanak egiten ari da. Helburu nagusia, espazio hau ahalik eta ondoenean mantentzea eta erabiltzaileentzako irisgarri, segurua eta atsedentzeko toki atsegina izatea da.
Lanak eta aurrerapausoak
Martxoan hasi ziren lanak aurten, eta orain arte nxitxoetako paretak, bainugela, kapera eta biltegiaren pintura amaitu da. Gainera, hiru espazio hauetako ateak aldatu izan dira, erabilerak eragindako higadura handia zela eta.
Etorkizuneko lanak
Udalak aurrera jarraituko du hilerriaren hobetze hainbat lanekin. Hainbat hezetasun konpontze, sarbiderako esku-eskailera berriak instalatu, eta kanpoko itxitura pintarako lanak egingo dituzte. Halaber, hainbat elementu kulturalen zaharberritzea aztertzen ari dira, horretarako aurrekontu desberdinak eskatzen ari dira.
Inbertsioa
Lan hauek guztiek 24.000 euro inguruko inbertsioa izango dute, udalak bere baliabideak erabiliz finantzatuta. Jadanik, 12.000 euroko lanak burutu dituzte, eta gainerako lanetarako zenbateko antzera bideratuko dute. Hilerriaren funtzionamendu arruntari eragingo ez diotela azpimarratu du udalak, lanen garapeneko denbora guztian zabalik eta irisgarri egongo delarik.




