Galdakaoko Udalak Kirolur Erronkaren udako faseari hasiera emango dio
Aurreko edizioek herritarren artean izan duten arrakasta ikusita, Galdakaoko Udalak Kirolur Erronkaren udako faseari ekingo dio ekainaren 15ean. Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako ekimen honek jarduera fisikoa eta bizimodu osasuntsuak sustatzeko asmoa du, Galdakao 60 udalerri baino gehiagorekin lehia osasuntsuan arituko da.
Ekimenaren iraupena uztailaren 15era arte izango da. Udaberriko fasean jasotako datuak pozgarria izan ziren, 222 parte-hartzaile eta ia 33.000 kilometro metatuta. Galdakaoko Udalak herritarrak ekimen kolektibo honetara gehitzera animatzen ditu.
Lehen faseko parte-hartzaileek izena eman beharrik gabe parte hartu ahal izango dute, eta lehen aldiz batzen direnek Wellk aplikazioa deskargatu eta Galdakao udalerri gisa erregistratu beharko dute.




